5. urteurrenaren jaia, udaletxearen trabak
Pasa den Apirilaren 14an, Amurrioko Gazte Asanbladaren 5.urteurrena ospatu genuen. Baina dakizuenez, udaletxeak 11 traba jarri zizkigun aurreko egunetatik hasi eta egunean betan ere, hilabeteetan egindako lana zanpatu nahian. Hau dela eta Amurrioko Gazte Asanbladako kideok idatzi hau egin dugu:
5. urteurrenaren jaia
Aurten 5 urte betetzen ditugu! 5 urte herria astintzen, 5 urte gazteak animatu eta lokaletatik ateratzen.Urte hau gogotsu hasi dugu, ohiko ekintzak burutuz, baina aipatzekoa da gure herrirako Gaztetxea lortzeko egin ditugunak, gazte lokala proiektua egin eta udaletxeari aurkeztu, udalarekin bildu eta bileretan gure eskubideak borrokatu, eta batez ere Otsailaren 3an egindako Landazuri etxearen okupazioa.Bostgarren urteurren hau ospatzen jarraitzeko, datorren Apirilaren 14an, Larunbata, 5. Urteurrenaren jaia egingo dugu. Asko dira egunerako antolatutako ekintzak: Herri kirolak, umeentzako jolasak, kantaldiak, pilota txapelketak, poteoa, bazkaria, antzerkia, kale kontzertuak eta gaueko kontzertuak: Ero, Enkore, Zopilotes Txirriaus, Honat eta DJ Black Bloters
Sagardotegira irteera
Urtero legez, aurten ere Sagardotegira irteera antolatu dugu martxoaren 10erako Urduñako, Laudioko eta Amurrioko Gazte Asanbladon artean. Astigarragara goaz bazkaltzera aurtengoan, eta prezioa (autobusa+bazkaria) 40€ izango da. Irteera orduak ezberdiñak izango dira herriaren arabera, Urduñatik 12:00etan, Amurriotik 12:15etan eta Laudiotik 12:30etan. Bueltarako ordua ordea goizaldeko 3:00etan.
Sarrerak erosteko: Urduñan (Mugalde), Amurrion (Txokogorri) eta Laudion (Ilargi).
Askapenaren hitzaldiak: palestina eta europako krisi kapitalista
Aste honetako eta hurrengo asteko ostegunetan askapenak bi hitzaldi emango dizkigu, eta era berean 2012ko brigadak aurkeztuko ditu. Lehenengoa 15.ean izango da, PALESTINAren inguruan, eta bigarrena 21.ean, EUROPAKO KRISI KAPITALSITAren inguruan. Biak arratsaldeko 6etan izango dira kultura etxean.
Landazuriren hileta!
Badakizuenez, aurreko ostegunean, otsailak 16, Landazuri hil egin zuten. Han bilduta eta aste osoan zehar garbiketa-lanetan geunden gazteak etxetik kanporatu baigintuzten aginte-deobedientzia” leporatuko zigutenaren mehatxupean. Horregatik, hurrengo egunean hileta-manifestazioa antolatu genuen.
20.15etan hasi zen hileta. Hurbildutako 90 gazte inguruk, Landazuriren hilkutxa eta jarraian zijoan "Goian bego Landazuri, herri bat gaztetxe bat" pankartaren atzean ekin zioten martxari, denak beltzez jantzita eta asko kandelak eskutan hartuta.
Hileta bazen ere, erreibindikazioa ere izan zen nagusi, eta martxak "herri bat gaztetxe bat", "okupazioa delitua bada, gora gora delinkuentzia!", "ez gaituzue geldituko", "landazuri hil dute"... lelopetan egin zuen aurrera. Herri guztia zeharkau ondoren, 20.45etan bukatu zen, aste hauetan zehar hurbildutatako gazte guztiei eskerrak emanez, eta lanean jarraitzeko animoak emanez.





